ANZA Finka Administrazioan, jabekideen komunitateen administraziora dedikatzen gara esklusiboki: etxebizitzak, garajeak, trastelekuak, urbanizazioak, etab.

Urteak daramatzagu jabeen erkidegoen administrazioan modu esklusibo eta independentean jarduten (etxebizitzak, garajeak, urbanizazioak, etab.). Gure lanaren oinarriak profesionaltasuna, gardentasuna eta zerbitzu eraginkorra dira. Gure ordainsariek helburuekin bat etorri behar dutela ulertzen dugu; horregatik, argi uzten dugu, administrazio honek ez duela ezkutuko komisiorik onartzen, ezta jardun irregularrik ere, eta independentziaz eta gardentasunez jarduten duela, betiere erkidegoaren interesen alde.

Enpresa txiki eta lokala gara, eta horri esker zerbitzu zuzena, gertukoa, pertsonalizatua eta eraginkorra eskain dezakegu. Jabeen izenak ezagutzen ditugu eta komunitate bakoitzaren beharretara egokitzen gara, irtenbide bakar eta unibertsaletara jo gabe. 2006tik Amara-Berrin gaude kokatuta eta GIPUZKOA ETA ARABARAKO ADMINISTRATZAILEEN ELKARGOKIDE gara, gure espezializazioa bermatuz:

  • Etengabeko prestakuntza
  • Aholkularitza juridiko eta fiskal espezializatua
  • Erantzukizun zibil profesionala

Txikia aukeraz. Profesionala konbentzimenduz